27 dic 2012

KONTSUMOTALDEAK BERMEON

Orain dela gutxi, bilera interesgarria euki dogu Bermioko Behargintzako zentroan, merkatuaren gainean duten ofizina.

Bertan, Auzo ezberdinetako produktore ekologiko, udaletxeko arduradunak eta martxan jarri nahi duten pertsonek batu ginen, lehenengo eta behin elkar-ezagutzeko, eta guztion artean pentsatzen hasteko Bermion kontsumo talde edo kontsumo kooperatiba nola antolatu.

Nire ikuspuntutik bilera interesgarria izan zan baina aurrera jarraitzeko norbaitek proiektu hau gidatu behar du. Bultzatu eta aurrera egin.

Proiektua idatzi behar da, planifikatu eta pausu konkretuak mahai gainean jarri.

Hemen usten dut egin nuen "akta" eta bertan jartzen dut ere, nire ikuspuntitik eman behar diren pausuak.

Ondo izan eta laster arte.

Bermeoko bilerako akta 2012 - Kontsumo taldeak "sortzen"



No hay comentarios: