10 dic 2012

EUSKAL HIRIA - ONDORIOAK

Eztabaida ederra izan zan Euskalduna Jauregian. Bai jauna.


Hemen daude aurkezpen guztiak:

http://www.euskalhiria.org/search/label/Presentaciones

Oso interesgarriak gehienak. Baten bat oso txarra nire ustez. Zuek baloratu denbora eukiz gero.

Nire Iritzia:

1.- Desazkundea Bai edo Bai. Ez dago beste aukerarik, epe ertain eta luzera.

Krisia dela eta, "behartutako" Dezaskundean bizi gara gaur egun: Irakaskuntza, gizarte laguntza, medikuntza, gizarte osoa, atzeraka doa.
Gizarteak "Adostutako" Dezaskundea BULTZATU behar dugu. Bai ala Bai. Horrela jarraituz gero, etorkizunik ez dago, gure seme-alabentzako.

2.- "Sareak" sortu behar dira. Auzoetatik hasita, herrietatik eta eskualdeetatik hedatuko direnak. Bakoitzaren ideiak eta proposamenak jasoz. Etxe bakoitza, famili bakoitza, bihur dadila "ideien laborategi bat". Orduan, proposamen guzti hoiek jaso eta admimistrazio publikora bidali (maila gorenera). Herrialdeko gidaritza eta lidergoa daukatenek, "Herritik" sortutako ideiak eta proposamenak aurrera eramango beharko dituzte. Hau da, BOTTOM - UP prozesu bat (BEHETIK - GORA).

Eta "goian" daudenak, behetik etorritako "indarrak" bideratzen lagundu behar dute.


Aurkako modeloak, goitik beherako modelo politikoak, ikusi dogu nora eraman gaituen. Nire ustez emaitzak ez dira oso onak izan:
1.- Korrupzioa.
2.- Politikari "profesionalak", politikan jaio eta euren helburu bakarra politikan jarraitzea dela, edo bukatuz gero, "laguntzo" baten empresa pribatuan lan egitea.
3.- Partidu politiko handiak indar ekonomikoen esku. Hau da, bankuen eta empresa haundien menpe egonez gero (zenbat diru jasotzen dute partidu politikoek banku eta empresetatik?), oso zaila da "euren" kontrako proposamenak martxan jartzea.
4.- Gizartearen Etab...

Lasaiago Vincenc Navarro ekonomilariak azaltzen du hemen:


Vicenç Navarro - Los amos del mundo


Nire proposamena: 

Adibidez, Suitzan erabiltzen duten modelo politikoa (Edo beste bat. Hau aukeratu dut, pasa den astean, Suitzako lagun batekin hitz egin nuelako).
Politkariak, EZIN dira POLITIKOAK bakarrik izan. Politikariak, PROFESIONALAK izan behar dira, baina ez POLITIKAREN profesionalak. Euren "lan munduan" (Irakaskuntzan, Ingenieritzan, medikuntzan, Soziologian, etab...), profesionalak izan behar dira. Urte askotan politikatik kanpo lan egindakoak. Politikari on bat, egoera ezberdinetan, entzun, pentsatu eta erabakitzeko gaitasuna euki behar du.  
Gizarte OSO bat "Saretzeko" gaitasuna euki behar du.

Nire mundu politiko idealean, politikariek ez lukete INOIZ erabakirik hartu beharko. Euren lana, "behetik" etorritako indarrak jaso eta bideratzea izango zan. Eztabaida haundia baldin badago, guztiak mahai batean jesarri eta hitz egin, luze, pazientziaz (Baina denbora galdu gabe!). Azkenik, eztabaida "bideratu" ezin bada, "Herriari" galdetu.

Hau da nire hausnarketa. Espero dut gustokoa izatea.







No hay comentarios: