27 dic 2012

EL CONSUMO COLABORATIVO - QUE ES?

¿Qué podemos hacer para aliviar nuestros problemas económicos, ambientales y a la vez regenerar las comunidades locales?


Consumir colaborativamente. Así como en el pasado reciente si queríamos un producto había comprarlo y ser propietario, hoy en día podemos encontrar comunidades (online) dispuestas a compartir/intercambiar/alquilar/regalar estos productos y también servicios.

Desde mi punto de vista es la alternatiba REAL para el modelo socio-económico actual.

Aqui os dejo el enlace. Que lo disfruteis y lo compartais.

Consumo colaborativo - El futuro


AMETS BAT - HEGAL EGITEN



KONTSUMOTALDEAK BERMEON

Orain dela gutxi, bilera interesgarria euki dogu Bermioko Behargintzako zentroan, merkatuaren gainean duten ofizina.

Bertan, Auzo ezberdinetako produktore ekologiko, udaletxeko arduradunak eta martxan jarri nahi duten pertsonek batu ginen, lehenengo eta behin elkar-ezagutzeko, eta guztion artean pentsatzen hasteko Bermion kontsumo talde edo kontsumo kooperatiba nola antolatu.

Nire ikuspuntutik bilera interesgarria izan zan baina aurrera jarraitzeko norbaitek proiektu hau gidatu behar du. Bultzatu eta aurrera egin.

Proiektua idatzi behar da, planifikatu eta pausu konkretuak mahai gainean jarri.

Hemen usten dut egin nuen "akta" eta bertan jartzen dut ere, nire ikuspuntitik eman behar diren pausuak.

Ondo izan eta laster arte.

Bermeoko bilerako akta 2012 - Kontsumo taldeak "sortzen"



13 dic 2012

OUI SHARE - IDEIA EDERRA

Oso bilera interesgarria izan zan bizi izan dudana OUI SHARE iniziatibarekin.

http://www.flickr.com/photos/ouishare/8269586168/in/set-72157632238096166/

Zer da OUI SHARE?

Dudarik gabe... ETORKIZUNA.



Bermeoko gazteekin eta FABLAB laborategiarekin elkarlan bat sortzeko ideia okurritu zait. Laguntza pixkat beharko dut eta denbora noski...

San Migel eta Bermiorako proposamena:

http://opensourceecology.org/

Frontoiaren ondoan dagoen arrain merkatu zaharra bererabili FarmLab azpian dagoela. Makinak egiteko taller bat egin. Bertan gazteek eta ez hain gazteek euren makinak egiten egon daitezke. Horrela, auzoko baserritarrentzat, barkuan lan egiten duen jendearentzat adibidez, lana egongo zan.

Beste aukera, Bermion dauden taller diferenteetan, kotxe tailerrak, barkuak egiteko tailerretan etab, akordioak lortu horrelako makinak martxan jartzeko, edo zergaitik ez, berriak sortzeko!

Hauxe da OuiShare-en definizioa:

COMUNIDAD CREATIVA PARA LA ECONOMÍA COLABORATIVA 


http://ouishare.net/es/2012/06/conclusiones-del-ouishare-summit-en-paris/

Bilera hontan jende pila ezagute neban. Hemen daude batzuk. Beste batzuk zeuden ere...


http://www.colaborabora.org/

http://clickcar.org/

http://www.cohousing.org/what_is_cohousing

http://www.wikispeed.com/


http://www.bilbodiru.org/

 https://www.zestapunta.com/

Giro ederra eta gogoz beste bilera bat egiteko.

Laster arte.

Larunbat honetan, San Migelen BILERA!


10 dic 2012

EUSKAL HIRIA - ONDORIOAK

Eztabaida ederra izan zan Euskalduna Jauregian. Bai jauna.


Hemen daude aurkezpen guztiak:

http://www.euskalhiria.org/search/label/Presentaciones

Oso interesgarriak gehienak. Baten bat oso txarra nire ustez. Zuek baloratu denbora eukiz gero.

Nire Iritzia:

1.- Desazkundea Bai edo Bai. Ez dago beste aukerarik, epe ertain eta luzera.

Krisia dela eta, "behartutako" Dezaskundean bizi gara gaur egun: Irakaskuntza, gizarte laguntza, medikuntza, gizarte osoa, atzeraka doa.
Gizarteak "Adostutako" Dezaskundea BULTZATU behar dugu. Bai ala Bai. Horrela jarraituz gero, etorkizunik ez dago, gure seme-alabentzako.

2.- "Sareak" sortu behar dira. Auzoetatik hasita, herrietatik eta eskualdeetatik hedatuko direnak. Bakoitzaren ideiak eta proposamenak jasoz. Etxe bakoitza, famili bakoitza, bihur dadila "ideien laborategi bat". Orduan, proposamen guzti hoiek jaso eta admimistrazio publikora bidali (maila gorenera). Herrialdeko gidaritza eta lidergoa daukatenek, "Herritik" sortutako ideiak eta proposamenak aurrera eramango beharko dituzte. Hau da, BOTTOM - UP prozesu bat (BEHETIK - GORA).

Eta "goian" daudenak, behetik etorritako "indarrak" bideratzen lagundu behar dute.


Aurkako modeloak, goitik beherako modelo politikoak, ikusi dogu nora eraman gaituen. Nire ustez emaitzak ez dira oso onak izan:
1.- Korrupzioa.
2.- Politikari "profesionalak", politikan jaio eta euren helburu bakarra politikan jarraitzea dela, edo bukatuz gero, "laguntzo" baten empresa pribatuan lan egitea.
3.- Partidu politiko handiak indar ekonomikoen esku. Hau da, bankuen eta empresa haundien menpe egonez gero (zenbat diru jasotzen dute partidu politikoek banku eta empresetatik?), oso zaila da "euren" kontrako proposamenak martxan jartzea.
4.- Gizartearen Etab...

Lasaiago Vincenc Navarro ekonomilariak azaltzen du hemen:


Vicenç Navarro - Los amos del mundo


Nire proposamena: 

Adibidez, Suitzan erabiltzen duten modelo politikoa (Edo beste bat. Hau aukeratu dut, pasa den astean, Suitzako lagun batekin hitz egin nuelako).
Politkariak, EZIN dira POLITIKOAK bakarrik izan. Politikariak, PROFESIONALAK izan behar dira, baina ez POLITIKAREN profesionalak. Euren "lan munduan" (Irakaskuntzan, Ingenieritzan, medikuntzan, Soziologian, etab...), profesionalak izan behar dira. Urte askotan politikatik kanpo lan egindakoak. Politikari on bat, egoera ezberdinetan, entzun, pentsatu eta erabakitzeko gaitasuna euki behar du.  
Gizarte OSO bat "Saretzeko" gaitasuna euki behar du.

Nire mundu politiko idealean, politikariek ez lukete INOIZ erabakirik hartu beharko. Euren lana, "behetik" etorritako indarrak jaso eta bideratzea izango zan. Eztabaida haundia baldin badago, guztiak mahai batean jesarri eta hitz egin, luze, pazientziaz (Baina denbora galdu gabe!). Azkenik, eztabaida "bideratu" ezin bada, "Herriari" galdetu.

Hau da nire hausnarketa. Espero dut gustokoa izatea.







6 dic 2012

BERMIOKO SAN MIGEL AUZOKO JAIAK 2012

Juanjok emandako bideo batzuk:


Sokatira:
Sokatira Txapeldunak:
Larunbat Gaua:

Denak lurrera:

Goizeko 3retan edo...
Igandean Izaro abesbatza:

5 dic 2012

SAN MIGEL AURKEZPENA - Shareak Euskadi

Shareak Euskadi-tik gonbidapen bat heldu zait:



Shareak - Abenduak 2012

Kontsumo kolaboratiboa sortzen ari den sare bat omen da.

Hainbat talde-pertsona elkartzeko asmoa dute, bakoitzak bere "proiektua" aurkezteko eta guztien artean ideiak eta "energiak" "nahasteko"...

Aurkezpen bat eskatu didate eta hauxe bidali diet:

https://docs.google.com/open?id=0B2rB_iqk9AsocDRvWktJX3F1Wkk

Ikusiko dogu zer ateratzen den hemendik...

Laster arte.

SAN MIGEL AUZOKO BILERA - ABENDUAK 15