13 nov 2012

URDAIBAIKO PLAN ESTRATEGIKOA

San Migelentzako plan berezi bat sortzeko asmotan, buruari buelta batzuk eman dizkiot. Asko irakurri eta gero, aurkitu dut Eusko Jaularitzak Urdaibairen inguruan duen ideia:


Hemen daukazue bideo polit bat, Urdaibaren inguruan.

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-12892/es/

Eta hau plan estrategikoa:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-12872/es/contenidos/plan_programa_proyecto/estrategia_urdaibai/es_estrateg/indice.html

Itxura ona duela ematen du. Oso polita, eta gai ezberdinetan dauden arazoak identifikatuz eta hauei proposamen konkretuek emanez.

Hortik atera ditudan datu interesgarriak:

32. Orria: Energia

Prestando atención a los combustibles con mayor representatividad en el consumo interior
bruto de energía, en 2005 fueron el petróleo y sus derivados (79%) los más representativos,
seguido de las energías renovables (10%) y el gas natural (8%), en una distribución muy
similar a la registrada en el año 2000. Esta distribución pone de manifi esto que Urdaibai
posee una mayor dependencia del petróleo y sus derivados (79%) que la CAPV (39%).


Hau da, energetikoki arazo bat daukagu!. Gasolina eta petrolioa haundituz gero... Akabo!.
Energia berriztagarriak behar beharrezkoak direla uste dut.

33. Orria: Zaborrak

Gero eta zabor gehiago sortzen dogu Urdaibaien!
2000. urtean = 399 Kg
2006. urtean = 416 Kg

Ez al da garaia zaborren erabilerari buruz bueltatxo bat emateko eta aztertzeko ze egin daitekeen zabor gero eta gutxiago sortzeko?

Azkenean, zaborra energia da. Plastikoak, kartoiak etab sortzeko, energia eta dirua gastatu behar izan dugu. Gainera, zabor hori berriz desegiteko, berriro ere energia eta dirua galtzen dogu.

Bukaeran, plangintza zehatzak agertzen dira eta zenbateko portzentaian bete diren.

San Migel auzoan ze plan egin genzakeen? Eta Bermeo bezalako herri batetan? Ba al daukagu horrelako plan estrategikorik?

Agian bada garaia, plan orokor bat egiteko. 10 urteetara adibidez. Definituz argi ta garbi zeintzuk diren arazoak eta ze proposamen aurkeztu daitezkeen.

Guzti hau, ahalik eta jende gehienarekin batera egin beharko litzateke. Bakoitzak, bere etxean, bere inguru hurbilean begiratu, ze arazo dauzkan aztertu eta ideiak garatu.

Azkenik, horrialde interesgarri bat aurkitu dut. Urdaibai garatzeko eta laguntzeko bolondres moduan lan egiteko prest dagoen jendea:

http://www.urdaibai.org/eu/portada.php

Ondo lo egin ta hurrengorarte.



No hay comentarios: