3 nov 2012

BERMIO TA AUZOEN BILERAREN AKTA rev0

Pasa den larunbatean, bilera euki dogu. Bermioko udaletxea, auzoko jendearekin hitzegitera etorri
da. Bermioren egoera orokorra azaldu digu eta gero auzoko jendea, kexak, eta
proposamenak egin ditu. Hemen daude nik hartutako notak, (zihur nago gauza batzuk falta direla, orduan, norbaitek zeozer argitu edo gauza geio jarri nai baditu, bota bildur barik!)

BERMIOTIK: Alkatesa ta bere lagunak... :)
AUZOAK: San Migel, Agarre ta San Andres

Alkatesak azaldu dau bilera hauen helburue, udaletxeak zer egiten ari den ikustea da eta era berean, auzoen iritzia entzutea.

Bermioko egoera ekonomikoarekin hasi da. Ez da egoera ona. Diputazioak diru murrizketak egiten ari da, udaletxeak diputazioko serbitzu batzuk mantentzen dituen bitartean. Gainera zor bat dauka herriak ordaindu behar duena noski, adibidez:
  • Etxien laguntzak erreabilitazioa, 600 mile euro ordaintzeko. 2007 tik. 
  • Ur putzuergoa zorra. Udaletxeak dino ez dela bete konbenioa. Bermion, beste leku batzuekin konpartuta, urik garestiena daukagu. Hau ez dot ongi ulertu baina antza beste 700mile euro zor daude oraindik ordaintzeko. Antza diputazioarekin eta ur patzuergoarekin akordioren bat lortzeko daude edo lortu dute zor hori kentzeko. 
  • Industria ministerio, landabaso industriala egiteagatik, 460 mile euro zor. Zergaitik? Proeiktua berandu aurkeztutigaitzik. Hemen ere diputazioarekin burrukan daude diru hori jasotzeko.
  • Egoitz alai ikastaroa, diputazinoa ez dau ordainduko. Dirue gastata dau baina ez dau ezer sinatute diputazinugaz eta orduen eurek dinoe ez dutela ordainduko. Hemen ere negoziatzen ari da udaletxea diputazioagaz.
  • Dagoen "Zuloa", gutxi gora behera, 2 miloi euro.
  • Udalak 18 miloi presupuesto. Aurten diru gitxiau eta noski, zuloa ordaintzeke.
Egoera honekin, zeintzuk die eginbeharreko lanak? Ba etxien moduen, gitxiau gasta, ordenantza fiskala aldatu, serbitzuak aztertu, etab...

Adibide bat: bermioko bermibusa, 8000 euro hilien. 1000 euro jasotzen die. Zer egingo dogu? Merezi dau? 20 centimotik 50 ra pasa?
Hor dago hoin gakoa eta guztien artean erabaki behar doguna. Zeintzuk dien lehentasunak.

Helburuek, behar-beharrezkoak ez diren gastuek murriztu ta herrixek diru kontzientzixe eukitzie.

Udaletxiek gonbitea ematen du auzoko jendearentzat, udaletxeko plenoetara urbiltzeko eta parte hartzeko!

Auzoko jendeari txanda emon zaio orduan. Hemen aipatutako gai batzuk. (parkatu baina batzuk ezin izan nituen jaso, jarri nahi ezkero blogean idatzi eta jarriko ditut!)

Zenbat argi gastatzen da? Noiz piztu ta noiz itzaltzen dira argi posteak? Errebisatu!
San Andresetik trafiko asko, ta toki batzutan bide oso iztuak!
San Migelen argiaren beharra eskatu dute. Hor proposamen pare bat egon dira. Energia berriztagarriekin auzoa hornitzea zergaitik ez? Eguzki, Eoliko, Biogasa?
Azkenik nire proposamena heldu da. Blog honetan, 2. sarreran euki nuen burutazioa. "Bere kabuz" bizi daitekeen auzoa lortu... 

Antza denez asko gustatu zaie alkatesa ta beste batzuei. Aste hontan hasi gara gauzak mugitzen. Laster informazio geio.

Berriz dinot, zeozer sartu nai ezkero "akta" honetan blogean idatzi!

Aitor izagirre. 2012ko azaroak 2 an eginiko bilerako akta.

No hay comentarios: