3 nov 2012

AUZOEN ETA UDALETXEAREN ARTEKO BILERA

Gaur arratsaldeko 6tan, San Migeleko Ermitan, udaletxeko jendia etorriko da auzoko arazoak entzuteko eta jendearen ideiak hartzeko.

Hauexek dira, egun hauetan, burura etorri zaizkidan galderak:

  1. Nola ikusten duzue San Migel auzoa 2 urte barru?
  2. Ta 10 urte barru?
  3. Ta 20 urte barru?

Hauek dira nire ustez galdera garrantzitsuenak. Galdera errazak, erantzunak ez hainbeste...


Hau da niri gustatuko litzaidakeena 20 urte barru: 



 "Bere kabuz" bizi daitekeen auzoa.

Nire ustez 3 dira gai nagusiak:


1.- Lana: Epe motzean: 2-3 urte

2.- Zaborrak: Epe ertain. 5-10 urte
3.- Energia: Epe Luze. 10-20 urte

1.- Lana : Gaur egun, oso larria den egoera pairatzen dute gure Euskal Herriko baserritarrek. Honi buelta emateko badaude emaitza oso onak ematen duten esperientziak mundu osoan. Euskal Herriaren ere, gure metodo propioa sortu dogu.

EHNE. NEKASAREA. KONTSUMO TALDEAK.

2.- Zaborrak . Zergaitik ez gara saiatzen 0 zabor sortzen duen auzo bat egiten?  Edo herri oso bat?


http://www.gipuzkoazz.com/zerozabor/


3.- Energia : Zergaitik ez dogu energia berriztagarriekin bakarrik bizi daitekeen auzo bat sortzen? Edo Herri oso bat?


http://www.somenergia.coop/es/


Guzti hau bideragarria dela uste dut. Egin daiteke. Behar dena:

  • Proiektu zuzendari bat.
  • Helburuen definizio zehatza.
  • Planifikazio zehatza.
  • Jendearen partehartzea.
Hauxe da, bilera hontara, eramango dudan proposamena. Ikus dezagun emaitza. 

Guzti hau nire burutazioa izan da baina zihur nago, auzoko guztiok parte hartuz gero, ideia gehiago agertuko direla!!


 Beste Web horrialde interesgarriak:


25 años de planificación estratégica de ciudades:


http://burgosciudad21.org/adftp/25%20a%C3%B1os%20guell.pdf


Auzolanak berreskuratu, zergaitik ez?


http://www.auzolan.info/
 

Laster arte!

 

No hay comentarios: